Kontratazio Publikoa Euskadin

www.euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kontratazio Publikoa Euskadin
  4.  
  5. Kontratisten Erregistro Ofiziala
 
  • Nire gestioak. Irudia leiho berri batean irekiko da eta bere erabilerraztasuna ez dago bermatua.
  • Europako Kontratazio Publikoa. Irudia leiho berri batean irekiko da eta bere erabilerraztasuna ez dago bermatua.
  • Egoitza elektronikoa. Irudia leiho berri batean irekiko da eta bere erabilerraztasuna ez dago bermatua.
  • Eguraldia. Irudia leiho berri batean irekiko da eta bere erabilerraztasuna ez dago bermatua.

Conformidad con el Nivel A de las directrices de Accesibilidad para el contenido Web 1.0 del W3C-WAI

Kontratazio Publikoa Euskadin
Enpresen Sailkapena


Zer da Enpresen Sailkapena?

Enpresen Sailkapena ezinbesteko baldintza da 120.202,42 euroko edo gehiagoko aurrekontua duten Lanak edo Zerbitzuak kontratatzeko lizitazioetan parte hartu ahal izateko.
Sailkapen Zerbitzuaren bitartez, Administrazioarekin kontratua izan dezaketen eta kaudimen juridiko, ekonomiko eta tekniko egiaztatua duten enpresen erregistroa edukitzeko beharrari erantzuten zaio; bertan definitzen da enpresak zenbateko kontratuetan sar daitezkeen, legedian zehaztutako kategorien arabera.
Bildutako datu guztiak Euskal Administrazio Publikoen organoen eskura jartzen dira (Administrazio Autonomikoa, Foru Administrazioa eta Toki Administrazioa), sailkatutako enpresei buruz egin beharreko kontsultak egin eta behar duten informazioa eskura dezaten.

Euskal Autonomia Erkidegoak egindako Sailkapenak mugagabea balioa dauka. Hala ere, mantentzen den bitartean, enpresaburuak urtero ekonomia- eta finantza-kaudimena egiaztatu beharko du. Eta hiru urtez behin, kaudimen teknikoa eta profesionala.

Nork ematen du Enpresen Sailkapena:
  • Ondarearen Zuzendaritzaren Sailkapen zerbitzuari eta Ogasun eta Herri Administrazioaren saileko Kontratazio zerbitzuari dagokie sailkapen eskaeren azterketa egitea.
  • Kontratazio Administratiborako Kontsulta Batzordeak ematen du enpresen sailkapena, Sailkapen Batzordearen bitartez.
  • Sailkapen Batzordea hilean behin biltzen da.
  • Sailkatutako enpresa bakoitzak bere egiaztagiria eskuratzen du, eta horrekin Euskal Administrazio Publikoaren lizitazioetara aurkez daiteke.
Nork eskatzen duen Enpresen Sailkapena:

Administrazio Publiko guztiek: Estatuko Administrazioak, Administrazio Autonomikoak, Foru Administrazioak eta Toki Administrazioak


Enpresen Sailkapenaren eremua, eta bere eraginak Estatura hedatzea:
  • Igorritako Sailkapena Autonomia Erkidegoan bertan erabiltzekoa da.
Azken eguneratzea: 2010/08/30
Kontratazio Publiko Elektronikoa urrats bakarrean
  • Lizitazio elektronikoa
  • Elektronikoki lizitatzea Kontratisten Erregistro Ofiziala inskribatu gabeko enpresen kasuan
  • Elektronikoki lizitatzea Enpresen Behin-behineko Elkarteen kasuan
  • Erregistroan izena ematea, berriztea eta aldaketak
  • Egiaztagiria automatikoki berritzea
  • Kontratisten Erregistro Ofizialako zenbakia kontsulta
  • Ziurtagiria deskargatzea
  • KEO-Ziurtagiria Egiaztapena
  • Adjudikatzeko ahal berriaren alta-eskaera
  • Euskal Sektore Publikoko Kontratuen Erregistroa
  • RSS Serbitsua