


Eusko Jaurlaritzaren 2004-2006ko On line Administrazioaren Plan Estrategikoaren barnean, Kontratazio Publiko Elektronikoa Euskal Enpresei, Administrazioari, Funtzionarioei eta Gizarteari berari onurak ekarriko dizkien estrategia moduan aurkeztu da. Eusko Jaurlaritzaren Kontratazio Publiko Elektronikoaren eredua sistema segurua baina eskuragarria, zorrotza baina erraza, erabilgarria eta agerikoa da.
Sistema seguru, sarbide errazeko, sinple baina zorrotz, eskuragarri eta ageriko baten bidez, tresna telematikoen erabilera hedatu nahi da kontratazio publikoan, euskal enpresen eta administrazioaren beraren lehiakortasuna eta eraginkortasuna hobetzeko asmoz.